logo_viviendajoven link-ministerio_de_vivienda link_home
cabecera_renta_emancipacion

Zein dira prestazioaren ezaugarriak?


Iraupena 4 urtekoa da, ondoz-ondokoak izan ala ez izan.

Horrek zera esan nahi du: prestazioaren iraupena zatikatu egin dezakezula. Esate baterako, hiru urte igaro ondoren emantzipazio-errenta jasotzeari uzten badiozu, berriro haren beharra duzunean, eta oraindik baldintzak betetzen badituzu, berriz ere prestazioa eska dezakezu falta zaizun urte hori bete artean.

Prestazio bakarra egongo da alokatutako ohiko etxebizitza bakoitzeko. Dagoeneko alokairu-egoeran daudenak ere diru-laguntzaren onuradunak izan daitezke.

Alokairu-kontratuan sinatzaile bat baino gehiago egonez gero, diru-laguntzak jasotzeko eskubidea duten pertsonei dagokien zenbatekoa, diru-laguntzaren kopurua titularren artean zatitzetik aterako den emaitza izango da.

Adibidez, pisua lagun batekin partekatzen baduzu, eta kontratua bion izenean badago, eta baldintza guztiak betetzen badituzue, bakoitzari hilero 105 euro egokituko litzaizkizueke.

Diru-laguntza jasotzen duen pertsona ezin daiteke etxebizitza baten jabe izan (2).

Mailegua eta abalaren kostua behin bakarrik jaso ahalko dira, eta alokairu-kontratu berriei bakarrik emango zaizkie.

210 euroko prestazioaren ordainketa hilero egingo da, maizterrak jabeari hileko errenta ordaindu diola egiaztatu ondoren.

Ez dira ahaide hurbilen arteko alokairu-kontratuak onartuko (odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko lehenengo edo bigarren mailak).

Inguruabar horietakoren bat aldatuko balitz, onuradunak berehala jakinarazi beharko dio diru-laguntza izateko eskubidea aitortu zion Organoari, hark egokia dena erabaki dezan eta Etxebizitza Ministerioari horren berri eman diezaion.


* Laguntza jasotzen duenak ezin dezake izan 108.182,18 eurokoa baino ondare handiagoa.

(2)Salbu eta etxebizitza horren erabilera eta luperketa ez badu, edota haren katastro-balioak 801/2005 Errege Dekretura bilduta dagoen prezio orokorreko etxebizitza babestu batek gehienez izan dezakeen prezioa baino % 60 gehiago balio ez badu. Horrez gain, laguntza eskatzen den une berean, prezio orokorreko etxebizitza hori behin-behinean kalifikatu behar da, eta titularra zaren etxebizitza dagoen leku berean egon behar du kokatuta.
link_ayuda_vivienda_joven link_emancipacion_joven Teléfono de atención 900 900 707 Sociedad Pública de Alquiler Información para propietarios
home home | InprimatuInprimatu | Harremanetan jarri contacto
copyright Ministerio de Vivienda. Lege Oharra | Irisgarritasuna