Zein dira bete beharreko baldintzak?
22 eta 30 urte bitarteko adina izatea (30 urtera iristean, prestazioa eten egiten da).
Emantzipazio-zailtasun handiena azaltzen duen adin-tartea 22 eta 30 urte bitartean dago.
Urteko 22.000 euro gordinak gainditzen ez dituen diru-iturri erregularra izatea. Horrek beregaineko langileak(1), besteren konturako langileak, ikerketa-bekadunak eta langabezia-prestazioa zein ezintasun-pentsioa jasotzen duten pertsonak barne-hartzen ditu.
Hileko zure diru-sarrerak, gutxi gorabehera, ez badira 1.500 eurotik gorakoak, laguntzari hel zatzaizkio. Lan egiten duten 10 gaztetatik 8 egoera horretan daude
Eskabidea burutzen den unean, gutxienez azken 6 hilabeteetako antzinatasuna duen langile-denbora aurkeztea, edota eskabidea egiten den egunetik kontatzen hasita, diru-iturriaren iraupena gutxienez 6 hilabetekoa izango dela frogatzea.
Azken 6 hilabeteetan lan egin baduzu, gizarte-segurantzarekin egiaztatuko dugu. Aldiz, datozen 6 hilabeteetan lanean arituko bazara eta diru-sarrenak erregularki jasoko badituzu, kontratuaren kopia bat aurkeztu beharko duzu.
Alokairu-kontratuaren titularra izatea.
Zure etxebizitzaren alokairu-kontratuak zure izenean egon behar du, edota sinatzaileetako bat izan behar duzu.
Europako erkidegokoa ez diren atzerriko herritarrek legezko bizileku iraunkorra Espainian izan behar dute.
Zure kasua hori izanez gero, bizileku-baimen iraunkorra eduki behar duzu, hau da, Espainian legez eta modu jarraituan 5 urtez bizi izan zarela kreditatzen duzunean ematen dizuten agiria izan behar duzu.



