Zertan datza?
22 eta 30 urte bitarteko gazteek laguntza hauek jaso ditzakete:
210 euro hilero, euren ohiko etxebizitzaren alokairua ordaintzeko, lau urteko gehienezko epean zehar.
Urtero 2.520 euro aurreztuko dituzu alokairuari dagokionez, eta guztira 10.080 euro aurreztea lortuko duzu prestazioak iraungo dituen lau urteetan zehar.
Fidantza ordaintzeko erabil daitekeen 600 euroko mailegua.
Alokairu-kontratua bukatzean edota emantzipazio-errenta jasotzeari uzten diozunean, kopuru hori itzuli egin beharko duzu.
Abala behar izanez gero, 120 euro abalaren tramitazioan agertutako bankuko gastuak ordaintzeko.
Laguntza horiekin alokairu-kontratu bat hasteko beharrezkoak diren kostuen parte handi bat ordainduko duzu. Guztira, lehenengo hilabetean 930 euro aurrezteraino irits zaitezke: fidantza ordaintzeko balio diezazukeen 600 euroko mailegua, abal batek balio dituen ohiko 120 euroak eta lehendabiziko hilekoari dagozkion 210 euroak batuz gero.



