ZERGA-AGENTZIAREKIN EZ-BETETZEA
Intzidentzia hori Zerga-Agentziarekin izandako ez-betetzeren bat detektatzen denean gertatzen da. Gogoan izan, Oinarrizko Emantzipazio Errenta jaso ahal izateko, zerga-betebeharrekin egunean egun behar duzula. Ez-betetzeak zor bat (PFEZa ez ordaindu izana) nahiz ez-betetze formala (errenta-aitorpena edo beste zergaren bat ez aurkeztea horretarako obligazioa izanda nahiz eta horrek ordaintzeko betebeharrik eragin ez) edota betearazpen-bidean dagoen zehapen batetik eratorritako zorra (esate baterako, trafikoko isuna) izan daitezke.
Intzidentzia konpontzeko, Zerga-Agentziara joan eta zure egoera zuzendu behar duzu. Behin intzidentzia Zerga-Agentziaren aldetik konpondutakoan eta, beti ere, zure autonomia erkidegoak laguntzak jasotzeko eskubidea kendu ez badizu, Oinarrizko Emantzipazio Errentak ordaintzeari berrekingo diote Zerga-Agentziak intzidentzia ebatzi eta hurrengo hiletik aurrera. Ez duzu Etxebizitza Ministeriora dokumentaziorik bidali beharko.



