GIZARTE SEGURANTZAREKIN EZ-BETETZEA
Intzidentzia hori Gizarte Segurantzarekin ez-betetzea detektatzen denean gertatzen da. Gogoan izan, Oinarrizko Emantzipazio Errenta jaso ahal izateko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrekin egunean egun behar duzula. Ez-betetzea zor bat nahiz ez-betetze formala izan daiteke.
Intzidentzia konpontzeko, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusira joan eta zure egoera zuzendu behar duzu. Behin intzidentzia Gizarte Segurantzaren aldetik konpondutakoan eta, beti ere, zure autonomia erkidegoak laguntzak jasotzeko eskubidea kendu ez badizu, Oinarrizko Emantzipazio Errentak ordaintzeari berrekingo diote Gizarte Segurantzak intzidentzia ebatzi eta hurrengo hiletik aurrera. Ez duzu Etxebizitza Ministeriora dokumentaziorik bidali beharko.



