Zer agiri aurkeztu behar dira prestazioa eskuratzeko?
Nahikoa da baldintza guztiak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkoak diren datu-pertsonalak (besteak beste, adina, Gizarte Segurantzako zenbakia, etxebizitzaren katastro-erreferentzia, bankuko kontu-zenbakia, eta abar) dituen eskabide-inprimakia aurkeztea. Eta baita alokairu-kontratuaren kopia bat ere.
Horrez gain, bete behar diren baldintzetako bat betetzen duzula egiaztatzen duen agiriren bat aurkeztu behar izatea ere gerta daiteke kasuren batean. Informa zaitez zure Autonomia Erkidegoan.



